proposamena_euskaraldia
Kaixo, lagunok!

Zer moduz zaudete?

Euskaraldiaren laugarren edizioak lehen urratsa emango du gaur bertan. Izan ere, hurrengo ariketaren data jakinaraziko dugu prentsaurrean.

Zuok guztiok jada dakizuen bezala, 2025eko udaberrian izango da hurrengo ariketa, zehazki, maiatzaren 15etik 25era bitartean.

Eta orain, horren berri gizarte osoari emateko garaia iritsi da!
Data berria gizarteratzea da, beraz, gaurko prentsaurreko honen helburu nagusia,
eta Euskaraldiaren parte zareten guztioi ere horren berri eman nahi genizuen.


Data iragartzearekin batera, argi utziko dugu beste behin, Euskaraldiak hizkuntza ohituretan eragiten duela, ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela.

Hedabideek egingo duten zabalkundeaz gain, Euskaraldiko sareetatik ere hori iragartzen duten irudiak, bideoak eta albisteak zabalduko ditugu. Material hori guztia zuen esku ere jartzeko probesten dugu mezu hau, eta zuen sareetan zabaltzeko eskaera luzatzen dizuegu.

Zabal dezagun bada, lau haizetara, 2025eko maiatzean izango dela Euskaraldia!

Eskerrik asko guztioi!

Ondo amaitu denok urtea eta urte berria hobeto hasi!

website instagram twitter facebook youtube 
MailPoet